Eskolako arbola / [testua] Antonio Sandoval ; [irudiak] Emilio Urberuaga ; [itzulpena, Fernando Rey eta Uxue Rey]
Eskolako patioan arbola bat zegoen. Bakarra. Pellok gustukoa zuen arbolaren inguruan lasterka ibiltzea jolas-orduetan. Ondotik pasatzen zenean, adi begiratzen zuen, haren kontra tupust ez egiteko. Behin, Pello gelditu, eta arbolari erreparatu zion. Meharra zen, alanbrea bezain finak zituen adarrak; eta ez zuen hosto lehor bakar batzuk besterik. Pello hurbildu egin zen, eta enborra laztandu... Ingurumeneko hezkuntzaren garrantzia eta naturarekiko harremanak ikasleen prestakuntzan eta hezkuntza komunitatearen lankidetzan duen garrantzia ageri-agerikoa da "Eskolako arbola" liburuan. Egitura zirkularreko istorio honek, hizkera soilaren bidez, ume baten eta arbola txiki baten arteko harremana kontatzen du: arbola haziz joanen da mutikoak emandako maitasunari esker, eta mutikoari jarraikiz besteek ere ematen dioten maitasunari esker. Hasieran mesfidati agertu arren, irakasleak berak onartuko du ikasleen proposamena, eta, horrela, botanikarien arreta erakarri. Egileak orrialde bakar batzuetan laburtzen du urteak iraunen duen prozesua, eta ume talde ardura da arbola ongi zaindu eta babestu nahi izatearen sinboloa. Baina, haratago doa, proposamena beste eskola batzuetara iritsiko baita: haziak bidaia bat eginen du, eta, harekin batera, ingurumena eta planeta zaintzeko kontzientzia soziala. Eskola bateko patioaren eremu murritzean gertatuta ere, Emilio Urberuagak -2011ko Irudigintzaren Sari Nazionala jasotakoa- zenbait ikuspuntutan jarrarazten ditu irakurleak, eta denbora ira...
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | ; ; |
Argitaratua: |
Arre ; Pontevedra
: Pamiela : Kalandraka,
2016
|
Edizioa: | 1. argit. |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Album ilustratuak
Haur eta Gazteentzako Literatura |
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
Adina / Maila: |
6 urtetik aurrera (urdina) |