Poliedroaren hostoak / Joan Mari Irigoien
Bat baino gehiagok begiratzen zioten Juan Rulfori harrituta, Mexikoko lurraldeak abioiz zeharkatzen ari zela, honako eta hango herrien izenak inongo enbarazurik gabe aditzen ziotenean. Goitik ikusten zuten herri bakoitzaren kokalekuari nola antzematen zion galdetuta, honako erantzuna eman omen zuen: "kanposantuen itxurarengatik". J. M. Irigoienen kasua ere oso antzeko dugu: kanposantuetako ahotsen zurrumurruekin Euskal Herriko historia magiko bat asmatu eta harilkatu baitu nobela honetan. Lurraren ahotsari haizearena kontrajartzen zaio, nola karlistei liberalena eta nazionalistei frankistena. Rulforen eta Garcia Marquezen leziorik ederrenak maila paregabean darabiltza Irigoienek nobelan,. "Poliedroaren hostoak" izan zen horretan lehena, eta enbor beretik sortu ziren ondorengoak.
Zerrenda: