Azala
Liburua Eskuragarri

Euskararen etxea / Pello Salaburu

Ez da dudarik euskarak aurrera egin duela azkeneko hamarkada hauetan. Eta aurrera egin du, batez ere, belaunaldi oso batek bere indar guztiak isuri dituelako ahalegin horretan. Baina aurrera egite horrek kostu handiak izan ditu hizkuntzarentzat: gero eta euskara kaxkarragoa entzuten da. Garai hartan pentsatzen ez ziren ondorioak izan ditu etxe barnean ere: gure harremanetan, administrazioko langileetan, ikasleen artean, gizartean, sinboloek orakatzen dute anitzetan lortu nahi dena. Gainera, garai hartako militantismoa galdu da, gaurko gazteek beste modu batera ikusten dute hizkuntzaren kontua, eta horrek eragin handia izan dezake euskararen garapenean hurrengo urteetan. Ez dakigu honen eragina norainokoa izan daitekeen. Bestetik, euskaldun euskaltzaleak aparteko mundu bat osatzen dugu, atzerritarrak gara gure gizarte ofizialean. Hobeki honetaz guztiaz etxe barruan mintzatzen hastea. Eta honetaz guztiaz dihardu Pello Salaburuk gutun moduko liburu honetan. Gazte bati egiten dio gutuna, baina gutun irekia da: gazteek ez ezik autorearen adin direnek ere inoren posta sekretua urratzeko lotsarik gabe irakurtzeko egina da, ekialdeko euskalkietatik euskara batura hurbiltzeko hitz lau eredugarria dakarrelarik, ez teorian praktikan baizik.

Zerrenda:
Egile nagusia: Salaburu Etxeberria, Pello
Argitaratua: Irun : Alberdania, L.G. 2002
Bilduma: Saiakera (Alberdania) ; 22
Gaia:
Generoa / Forma: Saiakerak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus aurkibidea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Saiakera S SAL eus Eskuragarri  Maileguan eskatu EK17080208
R600 Euskararen Historia [R600] 821.361 SAL eus Mailegaezina IRALE17060108
Monografia SOZIOLING. SAL eus Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17050947