Azala
Liburua Eskuragarri

Bidean ikasia (1993-2016) / Arantxa Urretabizkaia

Inor gutxik izango du kalean ahoz gora iraindua izateko ohitura. Inor gutxi dago horretarako prestatua. Iraintzaileak ere ez du seguru asko ohitura hori, baina ekintzek frogatzen dute hobekiago egokitzen dela iraintzailea egoera berrira, berak sortua delako egoera hori, berak aukeratu duelako ekintza. Iraintzen duenak uste du, iraindua mintzeko ahalmenaz gain, iraindua umiltzeko boterea ere baduela. Kalean, zuk ezagutzen ez duzun gizon gazte batek puta esaten badizu, ez da atsegina, noski. Baina irain berak zure semearen edo bikotekidearen ahotan eragin desberdina luke. Semearenak umilduko zintuzke, kaleko gaztearenak, agian ez. Lastima ere senti dezakezu iraintzailearekiko

Zerrenda:
Egile nagusia: Urretabizkaia, Arantxa
Argitaratua: Arre : Pamiela , L.G. 2016
Bilduma: Kondagintza (Pamiela) ; 33
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N URR bid Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17090048
Narratiba (Helduentzat) N URR bid Eskuragarri  Maileguan eskatu EK17060215
Narratiba (Helduentzat) N URR bid Mailegatua  Maileguan eskatu IRALE17050768