Azala
Liburua Eskuragarri

Hizkuntza-irakaskuntzako ikastaroa : praktika eta teoria / Penny Ur ; itzultzailea, Hitzurun

Liburu hau Hizkuntza-irakaskuntzako ikastaroa liburu nagusiaren osagarria da. Hain zuzen ere, trebatzaile batek gidatutako ikastaro batean diharduten irakasleentzako "koadroak" eta atazak egiteko beharrezko jarraibideak biltzen ditu. Orain artean, ikastaroaren oinarri gisa Hizkuntza-irakaskuntzako ikastaroa liburua erabili nahi zuten trebatzaileek fotokopiatu egin behar izaten zituzten trebagaiekin landu nahi zituzten liburuko jarduerak eta atazak; edo liburua eros zezaten eskatu behar izaten zieten. Lehen aukera nahiko nekagarria eta garestia zen trebatzailearentzat; eta bigarrena, berriz, garestia zen trebagaientzat, eta, gainera, batzuetan ez ziren behar adina ahalegintzen atazak ebazten, eskuragarri baitzituzten soluzioen iradokizunak. Lan honetan, beraz, liburu nagusiko atazak bildu dira, baina han ematen den aurretiazko informaziorik, bibliografiarik, oharrik eta soluziorik erantsi gabe. Kontuan hartu behar da, gainera, batzuetan aldatu egin dela formulazioa, trebatzaile batek gidatutako ikastaroetako egoeretara egokitzeko (ikus, adibidez, 3. moduluko 2. unitatea). Liburu honetan oharrik eta soluziorik agertzen ez denez, ataza egitean eta ondorengo atzeraelikaduran laguntza eman beharko zaie trebagaiei, beharraren arabera. Era berean, aurrezagutzak zuk eman beharko dizkiezu, edo trebagaiek irakurriz eskuratu beharko dituzte. Liburu hau, hortaz, ez da bere horretan erabiltzeko. Hizkuntza-irakaskuntzako ikastaroa liburu nagusia erabiltzea da aukerarik onena...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Ur, Penny
Egile korporatiboa(k): Hitzurun Hizkuntz Zerbitzuak ; HABE
Argitaratua: Donostia : HABE, L.G. 2011
Bilduma: Itzulpen saila (HABE) ; 51
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea (HABE)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 81-23:.37.02 UR hiz Eskuragarri  Maileguan eskatu EK17030364