Baleak ikusi ditut / Javier de Isusi ; [itzulpena, Bego Montorio]
Proventzako kartzela batean ezagutuko dute elkar Josuk eta Emmanuelek; bata etakide ohia da, bestea berriz, GALeko kide ohia. Handik ia mila kilometrora bizi da Anton, Josuren txikitako laguna; ETAk aita hil zion hogeita bost urte lehenago, eta heriotza horren itzalean bizi da oraindik ere.Javier de Isusik -Los viajes de Juan Sin Tierra komiki sailaren egileak-, gertakizun erreal batean oinarria duen nobela grafiko zirraragarria proposatzen digu oraingoan; elkarren kontrako bideak ibiltzea suertatu zaien hiru pertsona dira protagonistak, eta, hala ere, elkarrekin topo egin nahi dute, pertsona moduan topo egin.Dokumentazio lan handia egin du Isusik, eta funtsean gertaera erreal bati lotu bazaio ere, argi utzi du bere jarrera "ez dut narrazio historiko bat edo kazetaritza-kronika bat egin nahi izan, ezta nire bizi esperientziatik urrun dauden pertsona batzuei gertatutakoa kontatu ere, nire ahaletatik kanpo baitago hori. Komikian agertzen diren pertsonaiak asmatutakoak dira, eta ondo dokumentatu naizen arren, neure barnean egin dut bilaketa handiena: nola sentituko nintzateke halako egoera batean banengo? Horixe da neure buruari etengabe egiten nion galdera, pertsonaien larruan sartu nahi nuenean".Bilboko egileak onartzen du, halaber, "muga eta baldintza politiko, sozial eta pertsonal askoren ondorioz, erabaki nuen berez atera behar zitzaidala istorio hau, bestela ez nuela kontatuko; hau da, bide horretan gidatuko ninduten pertsona egokiak topatzen banituen eta ha...
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
[Bilbo] :
Astiberri,
2014
|
Edizioa: | 1. ed |
Bilduma: |
Sillón orejero
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Komikiak
Helduentzako Literatura |
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Komikia | K ISU bal | Eskuragarri Maileguan eskatu | IRALE117050389 |
Komikia | K ISU bal | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK17020171 |