Eusebio Osa : belaunaldi baten lekuko / Pako Sudupe Elortza
Eusebio Osaren pentsamendua jarraitu liteke liburu honetan. Borroka sozial-kulturaletan murgildu zen buru-belarri: ikastolan, alfabetatze-eskoletan, grebetan, NATOn sartzearen aurkako koordinadoran... Eta pentsamendua eta praxia, biak elikatu zituen.Marxista izan zen. Demokrazia eta sozialismoa gauza bera ziren Osarentzat -Kuba eredu on, eta Frantzia txar-, eta indarrean frankismo faxistatik demokrazia burges kapitalista autoritarioranzko trantsizioa zegoen.Pedagogiaren arloan, Freire brasildarraren zapalduen aldeko pedagogiaren zabaltzaile izan zen; talka egin zuen gaztelaniaren ordez euskara bai baina hortik aurrera aldaketarik nahi ez zutenekin, eta Olabide ikastolatik bota egin zuten. Marxistaz gain, ateoa omen zen.Sekularizazioaren arloan, figura nabarmena da. Planteamendu tradizionaletatik abiaturik, Vatikanoko II. Kontzilioaren uberan, zenbait teologo protestanteren ildotik (Bonhoeffer...), Eliza kapitalismo zapaltzailearen euskarri nagusi zen konbentzimendura heldu zen, eta, ikuskera-aldaketa horren haritik, marxismora lerratu zen. Fedea iraultzaile izan zitekeen, Eliza atzerakoi.Beti euskaltzale eta euskal idazle. Hasiera batean nahiko tradizional, euskaldun fededun, aurrerago euskara "mantxatuaren" alde, euskara bai, baina ez zapaltzaileen alde erabiltzeko. Euskararen garrantziaz gogoetan, "gure aberria da" adierazi zuen.Pentsamendu tradizionala hausten eta berria sortzen aitzindari izan ziren Krutwig, Txillardegi eta Arestiren ildoan, Txillardeg...
Egile nagusia: | |
---|---|
Erakunde egilea: | |
Argitaratua: |
[Bilbo] :
Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua,
L.G. 2013
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Monografiak
|
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea Ikus aurkibidea |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | 32 OSA sud | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK17020093 |