Azala
Liburua Eskuragarri

Hamaika euskal literato eta Jainkoa / Sebastian Gartzia Trujillo

Hamaika euskal idazle, bi aroren mugan, biziari, denari, badenari eta ez denari, «Jainkoari» eta Jainkoari buruz galdezka. Zaude ziur, bide erraz eta atseginagoetatik eramango zaitu Sebas Gartzia Trujillok, pausorik pauso, bihurgunerik bihurgune, hamaika idazle eta askoz gehiagoren albiste jakingarriak hemen, bizitzako pasadizo bitxiak hor, bizi-poz eta zauriak hunkigarri noiznahi, aipamen ongi hautatuak argigarri nonahi. Asko ikasiko duzu idazleez, euren eta gure garaiaz, orduko eta gaurko teologiaz, denaz, testu nahiz ohar erruz hornituetan. Eta zer pentsa franko emango dizu «huntaz eta hartaz», biziaz eta heriotzaz, literaturaz eta teologiaz, erlijioaren iraganaz eta presenteaz, sinesmenaz eta sinesgabeziaz, gizarteaz eta elizaz, «Jainkoaz» eta Jainkoaz. Sentsibilitate sozial, espiritual eta teologiko fin freskagarria agertzen du egileak. Gizatasuna. Jakinduria.Jainkoa ez da galdera guztien erantzuna, erantzun guztien galdera baizik eta galdera guztien ikur. Ez da hutsarte guztien betegarri, forma guztien hustasun baizik, eta hots guztien baitako isiltasun garden. «Hutsaren mami» (J.M. Lekuona). Hats, Hitz, Hots, Huts. On kreatzaile huts.

Zerrenda:
Egile nagusia: García Trujillo, Sebastián
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Argitaratua: [Bilbo] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, LG 2016
Bilduma: Euskal literatura (Euskal Herriko Unibertsitatea) ; 15
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea

Internet

Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 821.361.09"19" GAR ham Eskuragarri  Eskatu EK17020039