Heziketa fisiko moderno baterako ikuspuntuak / Pierre Parlebas ; [edizioa, sarrera eta itzulpena Raúl Martínez de Santos Gorostiaga eta Asier Oiarbide ; EHUko Euskara Zerbitzuak gainbegiratutako itzulpena]
Pierre Parlebas, bi aldiz Honoris Causa Doktorea eta Frantziako Ohorezko Legioko zalduna, Frantziako Heziketa Fisikoaren erreferentziazko azken autorea da. 1967an L'éducation physique « en miettes » artikulu- sorta ospetsua argitaratu ondoren, heziketa fisikoaren ikuskera berri bat garatzen saiatu zen, ezinbestekoa eta ordezkaezina den jakintza espezifikoa eraikiz jarduera fisiko eta kirolen bereiztasunean oinarrituz. 1984an Katedra Pariseko Sorbonan lortu ondoren, Soziologiako Fakultatean hain zuzen, ikerketarekin eta hedatze lan nekaezinarekin jarraitu zuen. Garai hartako Espainia, etengabe Heziketa Fisikoko Instituto berriak ernetzen ari zena, Frantzia baino lurralde harkorragoa izan zen eta gure irakaslearen parte-hartze ugari jaso zituen, doktorego- ikastaro, hitzaldi eta konferentzietan. Lan txiki hau haietako hitzaldi bateko transkripziotik abiatzen da, Andaluziako Juntak 1996an argitaratutakoa eta Perspectivas de una educación física moderna izendatua. Onerako edo txarrerako lan interesagarria eta gaur egungoa izaten jarraitzen du: onerako, heziketa fisikoaren espezifizitatea -bai bere eremu akademikoarena eta baita bere lanbideena ere- aldarrikatzen duen lan baten freskotasuna matentzen duelako; txarrerako, horrexegatik esan daitekeelako gure egoera ez dela aldatu hitzaldi hurak zahartzat alboratzeko eta interes historikoa bakarrik duen dokumentutzat hartzeko bezainbeste. UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Raul Martinez de Santos eta Asier Oiarbide...
Deskribapen osoa
Zerrenda: