Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak [interneteko baliabidea] / Maider Huarte Arrayago, Purificación Sáiz Agustín, Iñaki Goirizelaia Ordorika : teoria
Irakasgaietako kontzeptuak sei kapitulutan sailkatu dira, konplexutasunaren arabera:1.- DATU-SAREAK: Telekomunikazio-sare kontzeptuaren oinarriak aurkezten dira gai horretan (hots, elementu fisikoak, logikoak, egiturak eta teknologia garrantzitsuenak). Telekomunikazio-zerbitzuen definizio eta adibide esanguratsuak ere laburbiltzen dira, baita elkarrekin alderatu ere. Azkenik, beste kapituluetan hain garrantzitsuak diren OSI erreferentzia-eredua eta TCP/IP arkitekturak ere azaltzen dira.2.- LOTURA-MAILA: OSI erreferentzia-ereduko lotura-mailaren azterketa da gai hori, HDLC protokoloa oinarritzat hartuta.3.- SARE-MAILA: gaia OSI erreferentzia-ereduko sare-mailaren ingurukoa da, X.25 PLP eta IP protokoloen eskutik.4.- LAN SAREAK: LAN edo eremu lokaleko sareen beharrizanak, IEEE erakundearen zehazpenak eta 802 protokoloak aztertzen dira.5.- WAN SAREAK: WAN edo eremu zabaleko sareen azterketarako gaia da, horietarako protokolo garrantzitsuenen osaera eta funtzionamendua azaltzen dituena.6.- SARE-INTERKONEXIOA: Telekomunikazio-sareen elkarlanerako beharrizanen zehazpena, ekipamendu motak eta egokiena erosteko jarraitu beharreko metodologia irakasten dira.
Egile nagusia: | |
---|---|
Erakunde egilea: | |
Egilea(k): | ; |
Argitaratua: |
[Bilbo]
: Euskal Herriko Unibertsitatea
, 2011
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Monografiak |
Loturak: |
Material honetarako sarbidea lortu (EHUko webgunean) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK16050598 |