Azala
Liburua Eskuragarri

Hartzak pirinioetan XXI. mendean : posible ote da garapena eta kontserbazioa uztartzea? / Migel Mari Elosegi

XXI. mendean sartu garen honetan teknologiaren etengabeko aurrerapen harrigarriak ikusten ari gara munduan zehar. Zoritxarrez, ordea, garapen izenez ezagutzen dugun horrek aldi berean ondorio txarrak ere uzten dizkigu, eta bizidun asko gutxitu edo betiko galtzea da, esate baterako, horietako bat. Pirinioetako kulturan lehen mailako eragina izan duena, hain zuzen ere, horren adibide garbia dugu. Milaka urtez gizakia eta hartza elkarrekin bizi izan dira etengabeko lehian, baina gizakiak ezarritako presioari eutsi ezinik, altxor natural hau desagertzear dago Pirinioetatik. Saiakera honetan hartzak jasan duen atzerakadaren arrazoiak aztertzen dira, baita gizartean, abeltzain, ehiztari eta abarren artean hartzarekiko duten jarrera ere. Era berean, eta kontserbatu ahal izateko ezinbestekoa izanik, gisa honetako animaliek sor ditzaketen eragozpenak eta horiei aurrea hartzeko neurriak ezagutarazten dira. Urrutixeago iritsi nahiz, azkenik, etorkizunean altxor natural hau kontserbatzeko bidea proposatzen da.

Zerrenda:
Egile nagusia: Elosegi, Migel Mari
Argitaratua: Iruñea : Pamiela , 2005
Bilduma: Upaingoa saila ; 9
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 599.742.2(234.12) ELO har Eskuragarri  Maileguan eskatu EK15111674