Bizentaren lumak [Mahai-jokoa] / Elhuyar
Emakumeen eta gizonen berdintasunaren gaiarekin lotutako gero eta baliabide eta material gehiago eta osatuagoak badaude ere, berariaz gazteek berdintasunaren gainean hausnartzeko helburuarekin sortutako tresnak urriak dira. Bizentaren Lumak solas-jolasak norabide horretan ekarpena egin nahi du, baliabide bezala erabiltzeko aukera zabalduz. Publiko zabala du jomugan, espezializatua eta ez-espezializatua, hau da, baliabide egokia da bai berdintasuneko gai eta edukietan sakondu nahi duten gazteentzat, eta baita berdintasunari buruzko informazio urria duten gazteentzat ere. Zentzu honetan, Bizentaren Lumak solas-jolasa karta-jolas bat da, prozedura definitua eta baliabide zehatzak dituena, baina aipatutako helburuak lortzeko beste hainbat baliabide eta ekimenekin osa daitekeena. Jolasak sare ikuspegia du, gazteak trebatzea helburu izanik, trebatutako gazteak jolasaren dinamizatzaile eta ekintzaile bihurtzea bilatzen duelako.
Erakunde egilea: | |
---|---|
Argitaratua: |
Donostia
: Elhuyar,
2015
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Jolas didaktikoak
|
Loturak: |
Creative Commons baimena: Reconocimiento-CompartirIgual 3.0 Joan material honetara Deskargatu material hau (EIMA Gordailua) |
Adina / Maila: |
14 urtetik aurrera |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Jolas didaktikoak | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK15091338 |