Azala
Liburua Eskuragarri

Saizarbitoria eta iragana / Markos Zapiain

Ramon Saizarbitoriaren ipuinak eta nobelak gogo biziz irakurri ohi ditugu, era berezian agertzen baitizkigute giza kondizioaren tolesak eta esperientzia hurbilak. Saizarbitoriaren kontakizunetako pertsonaiei buruz gogoetan dihardu Markos Zapiainek saiakera honetan; eta "protagonisten arazoa da", diosku, "denbora ez zaiela ondo iragaten". Arazoak dituzte beren burua onartzeko orduan, ez dituzte gertaerak osasuntsuki digeritzen. Pasioek erasaten diete. Identitatea kuestionatzen dute. Errua, maitasuna, jelosia, fideltasuna, egia, sekretua, oroimena, damua, mendekua, patua, kontzientzia, beldurra nola bizi dituzten agertzen digu Zapiainek. "Saizarbitoriaren obrak bekoz beko jartzen du irakurlea bere iraganeko alderik mingarrienarekin. Umoretsua ere baden arren, sentimenduen azpimundu oinazetsu batean murgilarazten zaitu; inork ez bezala hunkitzen ditu zure arimako geruza ilunenak. Irakurketa amaitutakoan, gozamen estetikoaz nahasirik, emozio hauxe ernetzen da: erdi baztertua zenuen zerbaiti aurre egin diozu eta onik irten zara, sendatua".

Zerrenda:
Egile nagusia: Zapiain, Markos
Argitaratua: Zarautz ; Iruñea ; Larrabetzu : Susa, L.G. 2015
Bilduma: Saiakera (Susa)
Gaia:
Generoa / Forma: Saiakerak
Baliabide digitalak
Loturak: Ikus liburuaren bertsio digitala (Susa)
Sinopsia:Ramon Saizarbitoriaren ipuinak eta nobelak gogo biziz irakurri ohi ditugu, era berezian agertzen baitizkigute giza kondizioaren tolesak eta esperientzia hurbilak. Saizarbitoriaren kontakizunetako pertsonaiei buruz gogoetan dihardu Markos Zapiainek saiakera honetan; eta "protagonisten arazoa da", diosku, "denbora ez zaiela ondo iragaten". Arazoak dituzte beren burua onartzeko orduan, ez dituzte gertaerak osasuntsuki digeritzen. Pasioek erasaten diete. Identitatea kuestionatzen dute. Errua, maitasuna, jelosia, fideltasuna, egia, sekretua, oroimena, damua, mendekua, patua, kontzientzia, beldurra nola bizi dituzten agertzen digu Zapiainek. "Saizarbitoriaren obrak bekoz beko jartzen du irakurlea bere iraganeko alderik mingarrienarekin. Umoretsua ere baden arren, sentimenduen azpimundu oinazetsu batean murgilarazten zaitu; inork ez bezala hunkitzen ditu zure arimako geruza ilunenak. Irakurketa amaitutakoan, gozamen estetikoaz nahasirik, emozio hauxe ernetzen da: erdi baztertua zenuen zerbaiti aurre egin diozu eta onik irten zara, sendatua".
Deskribapen fisikoa:241 or. ; 18 cm
ISBN:978-84-92468-71-3