Azala
Liburua Eskuragarri

Birformulazioa eta birformulatzaileak euskaraz / Xabier Alberdi Larizgoitia (koordinatzaile eta argitaratzailea)

Diskurtso-markatzaileez dihardugu liburu honetan. Zehatzago esanda, diskurtso-markatzaile jakin batzuez: birformulatzaileez.Diskurtsoa berrinterpretatzeko prozedura bat da birformulazioa: haren bidez esataria aurreko diskurtso-atalera itzultzen da, hura berrinterpretatzeko edo bestelako ikuspegi batez aurkezteko. Birformulazioa, beraz, diskurtsoan lehenago adierazitakoa bestelako hitzez berradieraztea edo birformulatzea da. Eta, eginkizun horretarako, besteak beste, birformulatzaileak baliatzen ditugu: alegia, hots, hau da, bestela esanda, hain zuzen (ere), hurrenez hurren, azken batean, laburbilduta, dena dela, edozein modutan, hobeto esanda, bestela esanda...Gainerako diskurtso-markatzaileek bezala, funtzio estrategiko erabakigarria betetzen dute birformulatzaileek diskurtsoan: solaskideari edo hartzaileari seinale moduko batzuk eskaintzea, diskurtsoaren hariari hobeto jarraitzeko eta diskurtsoaren interpretazioan laguntzeko.Eta, hain zuzen ere, liburu honetan egungo euskaran erabiltzen diren birformulatzaile sail nagusiak ditugu aztergai: esplikatiboak (alegia, hots, hau da, erran nahi baita...); zehaztaileak (hain zuzen (ere), hurrenez hurren, zehatzago esanda, zehazkiago...); laburbiltzaileak (azken batean, azken fi nean, azken buruan...; laburbilduta, hitz batean, hitz gutxitan...); urruntzaileak (dena dela, edonola ere, edozein modutan, hala ere...); eta zuzentzaileak ((edo) hobeki/hobeto, are hobeto, egia esanda, hobeto esanda...).Azterketa xehea eskaini diogu birform...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Egilea(k): Alberdi Larizgoitia, Xabier
Argitaratua: [Leioa] : Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua , [2014]
Bilduma: Filologia eta Hizkuntzalaritza
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 811.361´36 bir Eskuragarri  Maileguan eskatu EK15050958