Azala
Liburua Eskuragarri

Mamuak / Ana Urkiza

Kontakizun laburrak eta luzeak txandakatuz, beldurrak, damuak, ilusio zapuztuak landu ditu Ana Urkizak ipuin bilduma honetan. Bizikidetzaren gazi-gozoak, bikoteen bakardade konpartituak, gurasoen larritasunak, gaztaroaren ihes ebitaezina, esperantzen ihartze geldoa... horra narraziootan begirada zorrotz baina aldi berean amultsu batez landuriko gaietako batzuk.Iraganetik datoz mamuok sarri: noizbaiteko mutil-laguna ager liteke bat-batean, edo bikotekide izan zitekeen baina izatera iritsi ez zena; norberaren itxaropenak eta oroitzapenak ez datoz beti bat besteak dituenekin... Bizitzaren erdialdera iritsita, gaztetako ametsak errealitatearekin kontrastatu beharra dator, denboraren ispiluan begiratu beharra, dela seme-alaben imintzio aztoratuetan, dela aita-amen keinu nekatuetan.

Zerrenda:
Egile nagusia: Urkiza, Ana
Argitaratua: Donostia : Elkarlanean , 2014
Bilduma: Literatura (Elkar) ; 331
Generoa / Forma Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N URK mam Eskuragarri  Eskatu IRALE17050735
Narratiba (Helduentzat) N URK mam Eskuragarri  Eskatu EK15010078