Bereziki anatomian

Anatomia-arloko hizkuntza grezierako eta latineko erroz osatuta dago, eta XXI. mendean ere jakintza-arlo honetako terminologia ofiziala latinezkoa da Mendebaldeko herrialdeetan. Anatomiako terminologiak mundu zabalean normalizazioaren bidean egindako urrats oraintsukoena 1998.ean argitatutako Terminologia Anatomica izendegia izan da. Haren helburu nagusietako bat termino bakoitzak ahalik eta informaziorik zehatzena eta aberatsena helaraztea da. Lan honetan Terminologia Anatomica izendegiko termino ofizialak eta haien osaerak dira aztergai, lehenagoko termino nagusi batzuekin eta enbriologiako beste zenbaitekin batera, interesgarri gerta dakizkizukeela iritzi diogunean. Liburu honen helburua anatomia-arloko oinarrizko erro eta termino nagusien esangura laburki eta ulerterraz aurkeztea da, berariazko hiztegi berezi hau ezagutzea eta menperatzea errazago eta atseginago gerta dakizun

Zerrenda:
Egile nagusia: Azkue Barrenetxea, Jon Jatsu
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Beste egile batzuk: Mendizabal Zubiaga, Juan
Formatua: Liburua
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea , 2013
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 611(083.72) AZK ber Eskuragarri  Eskatu EK14121784