Azala
Liburua Eskuragarri

Portukoplak : itsas kantak eta poemak / Kirmen Uribe ; marrazkiak Mikel Valverde

Kirmen Uribek itsas kanten eta poemen antologia pertsonal bat egin du, ahozko tradizioko altxorrak jaso eta euskal idazleen idatziekin elkarrizketan jarriz. Alde batetik ahozko kantuak eta beste batetik idatzizko poemak txirikordatu egin ditu; kantu zaharrekin hasi eta XXI. men-deko poemekin bukatu, tartean bertsoak, bertso-jarriak, kantak, poema errimatuak eta askeak tartekatuz. Hau ez da bilduma bat, sorta baizik. Itsasoaren aitzakian sortutako guztia jasotzeko hainbat liburu beharko lirateke. Kirmen Uribek hobetsi egin du liburuaren osotasuna, poemak eta kanta solteak baino. Hobetsi egin ditu kantak poemak baino, eta poema klasikoak garaiki-deen gainetik. Badago testuekin jolas egiteko gogo bat. Ez dira sarrera akademikoak, litera-rioak baino. Portua agertzen da ardatz gisa, hortik izenburua: Portukoplak, Koldo Izagirreren poema ba-ten izenburua. Eta ideia hori itsas giroko erretratu kostunbristak gainditzeko asmotik dator. Julio Caro Barojak esana utzi zuen, hitzik zaharrenak kenduta, itsasoarekin lotutako hitz tek-niko guztiak antzekoak direla hizkuntza guztietan, baita euskaraz ere. Esate baterako, "balea"; esate baterako, "marinel", esate baterako, "masta"; esate baterako, "sirena". Badirudi kode in-ternazional bat egon zela hasiera-hasieratik itsasorantz ematen zuten herrialde guztien artean. Izan ere, itsasoak ez gaitu aldentzen, elkartu egiten gaitu. Izan dadila antologia hau elkartzeko aitzakia. Mikel Valverderen marrazkiek u...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Uribe, Kirmen
Erakunde egilea: Ondarroa. Udala
Egilea(k): Valverde, Mikel
Argitaratua: Donostia : Elkar , 2006
Generoa / Forma: Poesia
Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P URI por Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17070099
Poesia (Helduentzat) P URI por Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17050927
Poesia (Helduentzat) P URI por Eskuragarri  Maileguan eskatu EK14091425