Azala
Bideoa

Tormesko itsumutila [DVD bideoa]

Lazaroren bizitzan sarri tartekatzen dira "zoritxarra eta zorte ona", eta bere xalotasun inozotik abiatuta, bizirik irauteko sen ikaragarriaren jabe egingo da pixkanaka. Harrizko zezen baten adarkadak esnaraziko du munduaren gordintasunera, nagusi itsuak bere lelotasunetik aterako baitu amarru latz batez. Gero, Lazaro hor ibiliko da itsuarekin lehian, nork maltzurkeria handiago egingo elkarri. Denok ezagutzen ditugun pasarteak biziko ditu: mahats-mulkoarena, adibidez, edo ardo pitxerrarena. Eta azkenean mendeku hartuko du, harrizko zezenaren adarkadaren ordainetan, itsuari beste amarru bat eginez, eta han utziko du plaza baten erdian konorterik gabe, harrizko zutabe bat buruaz jo ondoren.

Zerrenda:
Beste egile batzuk: Berasategi, Juanba (1951-2017)
Formatua: Bideoa
Argitaratua: [Bilbo] : EITB , [2013]
Donostia ; Elkar , 2013
Gaia
Generoa / Forma Haurrentzako zinema