Azala
Liburua Eskuragarri

Hona hemen gu biok / Dorothy Parker ; Mirentxu Larrañaga Sueskun itzultzailea

Istorio gazi-gozoak dakarzkigu Dorothy Parker-ek, andre-gizonen arteko ika-mika tirabiratsuak, inolako harropuzkeria eta lotsarik gabe azalduak, gordin eta garden. Kontakizun bihurri, minbera eta hunkigarriak dira. Istorio zorrotzak, umorez eta atsekabez beteak. Ikara eragiten duten umorez zipriztindutakoak. Suharrak dira, grina biziz idatzitakoak, betiereko gorabehera katramilatsuak dituztenak kontagai: senar ankerren doilorkeria, emazte otzanen mendekotasuna, senitartekoen itxurakeriak, bikote harremanetako gaizki-ulertzeak, jeloskorkeria, bakardadea, egunerokotasunaren ohikeria, txutxu-mutxuen maltzurkeria, jendarteko bereizkeriak, txirotasuna, arrazakeria, amatasuna, abortua, dibortzioa, buruaz beste egitea... Haatik, ez dira istorio sentibera hutsalak. Ez dira kontakizun arinak, inozoak; pisuak eta larriak baizik. Benetakotasun egiazkoa darie. Argi eta garbi islatzen gaituzte. Eta geure buruaz irri eginarazte digute, bihozgabe, basaki.

Zerrenda:
Egile nagusia: Parker, Dorothy
Egilea(k): Larrañaga, Mirentxu
Argitaratua: [Irun] ; [Donostia] : Alberdania : Elkar , [2005]
Bilduma: Literatura Unibertsala (Ibaizabal) ; 116
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N PAR hon Eskuragarri  Maileguan eskatu EK14030762