Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Teologia eta politika, antologia [Interneteko baliabidea]

Azpilkueta bada, bere bizi guztian, izana zen Eliza Legearen, Grazianoren Dekretuaren eta Aita Sainduen Dekretuen Irakasle. Erdi Aroko Kristau-batza zuen amets, herri giristinoen batasuna zebilelarik Aita Sainduen gidaritza moralaren bidetik. Mendiz-hainditarra zen, bihotzez Erromazalea,65 gaizki heltzen zena Felipe II.ak Espainian sustatzen zituen joera erregezale eta estatuzaleekin. Eta Erregek berak ongi bazekien hori, Azpilkuetak askotan igortzen zizkion txostenengatik, hala nola, 1555ean katedraletako kapituluen erreformaz, eta 1568an Espainiako komentuen zorte txarraz, egin txostenengatik66. Eta oroz gainetik ikusi zuen Erregek nola zeraman Nafarrak Carranzaren auzia, bere 1562ko oroitidazkian hauxe idazteraino heldu baitzen gure abokatua Espainiako Inkisizioaz, «zinez opari itsusia zela Espainiarentzat» eta «sekulako zartakoa»; bai eta Elizaren araudi orokorretik kanpo zegoen erakunde berezi horren ezabatzea zela hoberena.

Zerrenda:
Egile nagusia: Azpilkueta, Martin (1491?-1586)
Beste egile batzuk: Gorricho, Julio ; Mujika, Jose Antonio ; Charritton, Piarres (1921-2017)
Argitaratua: Bilbo : Klasikoak , 2006
Bilduma: Pentsamenduaren klasikoak
Gaia
Generoa / Forma Interneteko baliabidea
Monografiak
Loturak: Baliabidea "on line" eskuratu