Azala
Liburua Eskuragarri

Obabatiko tranbia : zenbait gogoeta azken aldiko euskal literaturaz (1989-2001) / Iban Zaldua

«Zergatik idatzi dudan liburu hau, zein helbururekin? Nik ere, jende askok bezala, zalantzak ditut literaturaren zergati eta zertarakoez; ez dakit literaturak ezertarako balio duen, bai ala ez. Izan ere, bizio edo grinatzat hartzen dut nik literatura, eta ez erabilgarritasun morala edo politikoa duen zerbait balitz bezala. Eta zertarako bizioak, zertarako grinak (zertarako bekatuak), haietaz hitz egiten ez bada? Irakurtzeak eman dezakeen plazerra zabaldu egiten da irakurritakoa norbaitekin partekatu eta eztabaidatu baldin badaiteke. Bai: maite dut literaturaz hitz egitea, bizioaren bizio hori (metabizio hori). Eta, hein handi batean, hori da liburu hau (hori izan nahi luke): adiskideekin izandako hainbat elkarrizketaren emaitza eta balizko irakurlearekin elkarrizketa berri bati ekiteko saioa». Katedrarik gabeko aulki txiki batetik idatzita dago liburu hau, ez da kritikari profesional batek egina, ez da lan unibertsitarioa, autorea ez da liburuei argazkia atera eta historiaren izozkailuan sailkatzen dituen horietarik. Eztabaidarako oinarri eta, aldi berean, memoria-ariketa izan nahi du liburuak, baina, batez ere, «triunfalismoa» deitzen dugun pozoi horrentzako antidoto egokia. Zazpi begirada ageri dira liburuan -izan zitezkeen gehiago- mende bukaeraren bueltan denon artean ehun dugun euskal letren tapizari azpildurak arakatzeko.

Zerrenda:
Egile nagusia: Zaldua, Iban
Argitaratua: Irun : Alberdania, L.G. 2002
Bilduma: Zerberri (Alberdania) ; 27
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus aurkibidea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia LITE ZAL oba Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17050941
Monografia 821.361.09 ZAL oba Eskuragarri  Maileguan eskatu EK13020300