Azala
Liburua Eskuragarri

Basarri I [Interneteko baliabidea] : bat-batean / Joxemari Iriondo

Ehunka, milaka plaza, antzoki, jaialdi, lagunarte, eztei-egun, ospakizun, ostatu eta tabernatan kantatu zuen Basarrik, lehenengo aldiz 1934an Zaldibiko Erauskin Errotariarekin Zestoan kantatu eta 1970eko hamarraldiaren hasieran bat-bateko saio gehienetara joateari utzi zion arte. Ez da herri asko izango Gipuzkoan Basarrik saioren bat egin ez duenik; auzo txikiren bat bai, baina ez asko. Behin batean jaso genion bertso hauxe Ickuko Ai, Gipuzkoak erri askotxo ditu bere bazterretan; gu iritxiak izango gera amaikatik amarretan. Gipuzkoan, Nafarroan, Bizkaian eta iparraldeko herrietan asko ibili zen. Urteko igande eta jaiegun gehienak bertsotarako hartuta izaten zituen, batetik bestera ibiltzeko orain adina erraztasun ez bazen ere. Eta asteburu asko egiten zuen etxetik kanpora, egun batean joan eta hurrengoan itzuliz. Azkenean bat-bateko saioak bertan behera uztea erabaki zuen, nekaturik eta oso lanpetuta zebilelako irratiko eta periodikuko eguneroko zereginekin -ez da ahaztu behar egunero egunero idazten zuela periodikoan; eta, gutxienez ere, astean behin hitz egin irratian. Aspertzeko adina arrazoi bazuen bada-o.

Zerrenda:
Egile nagusia: Iriondo, Joxemari
Argitaratua: [S.l.] : Donostia : Auspoa ; Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura Zuzendaritza Nagusia, L.G. 2006
Bilduma: Auspoa Liburutegia (Sendoa) ; 296
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Monografiak
Biografiak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 929Basarri IRI bas Eskuragarri  Maileguan eskatu 1021790