Azala
Liburua Eskuragarri

Egan dijoa [Interneteko baliabidea] / Nikolas Zendoia

Nikolas Zendoiaren lehenengo liburua plazaratu eta zazpi urtera dator bigarren hau. Hau ere bertso-liburua, hura bezala. Hau ere sentimendua eta grazia dariola, hura bezala. Hura "Beranduko birigarroa", hau "Egan dijoa". Biak liburu bakarra osatuz, elkarren segidako eta osagarri, izenburuak ere salatari: "Beranduko birigarroa egan dijoa...". Lehen liburuaz esanak balio du honako ere; are indar handiagoz. "Liburu honetan ditugu, bertso eta kontakizun bakoitzean, Zarautzen bizi den aiar honen hiru ezaugarri nagusiak: hitzaren dohaia, arte-sena eta sentiberatasuna. Hiru ezaugarri, kultur ondare baten ispilu, eta sakoneko giza balore batzuen adierazpen bizi eta bizigarri". Lehenengo liburuak beti sortzen du, harriduraz gain, halako zalantza moduko bat. Ez ote da zoroaldi bateko emaitza izango? Eta bigarrenaren zain uzten gaitu. Eta bigarren liburuak zalantzak uxatutakoan, Nikolase honek bezala, hurrengo galdera sortzen digu. Oraingo honetan: nola, nora, norekin... ote doa hegan beranduko birigarroa?

Zerrenda:
Egile nagusia: Zendoia, Nikolas
Argitaratua: [S.l.] : Donostia : Auspoa ; Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura Zuzendaritza Nagusia, L.G. 2005
Bilduma: Auspoa Liburutegia (Sendoa) ; 295
Generoa / Forma: Poesia
Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P ZEN ega Eskuragarri  Maileguan eskatu 1021789