California'ko bertsolari eta musikari [Interneteko baliabidea] / Pedro Juan Etxamendy ; hitzaurrea eta argitalpena, Joxe Mallea Olaetxe
California-ko berlsolari eta musikari du liburu honek izenburua. Pedro Juan Etxamendy, izan ere, gaztetan akordeona jotzen ikasi zuen, eta urtetan herriz herri eta bestarik besta ibili zen, jendearen alaigarri. Hortik haren alderdi bat: musikari. Hala, doinu aunitz utzi zituen idatzita: batzuk euskal kantu zaharrak; eta beste zenbait, berak bere buruz asmatuak. Doinu hoiek hemen aurkituko ditu irakurleak, nahiz eta gehiago ere izango zituan harek. «Ameriketan palataraka nola nahi biltzen sosa» hotsak zirenez, hara joan zen 1950ean. Han, ordea, «pala ere atzeman bainan harekilan etzen dirurik». Bainan «lanian ere euskalduna hoberena baita», berak ere bizimodua atera zuen lurralde haietan. Bertso moldatzeari 1970 urte inguruan ekin zion, eta Príncipe de Viana'n eta Herria'n argitara eman. Ameriketako Euskal Bestetan sarritan kantatu ere bai. Bertsu hoien bilduma eskeintzen dugu liburu huntan, haren beste alderdia agertuz: bertsolari. Bainan erran zaharren biltzaile ere izan zen, liburu hunen azken orrialdeetan ikus ditekenez. Berak bertsu batean diona, beraz: «Euskal Herritik noizbait hazia jin zela, hemen ari hedatzen iduri arbola»
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
[S.l.] : Donostia :
Auspoa ; Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura Zuzendaritza,
L.G. 2004
|
Bilduma: |
Auspoa Liburutegia (Sendoa)
; 288 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Poesia
Helduentzako Literatura Baliabide digitalak |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Poesia (Helduentzat) | P ETX cal | Eskuragarri Maileguan eskatu | 1021771 |