Azala
Liburua Eskuragarri

Uste gabean [Interneteko baliabidea] : (bertso guziak) (1963-1993) / Manuel Matxain ; [biltzailea, Antonio Zavala]

Manuel Matxain (1916-1999) Aieteko Txabola etxean jaio zan. Donostiarra genduan, beraz. Ala, beraren izena Gipuzkoako iriburuak eman dituan bertso-jartzailleen zerrenda luzatzera dator: Bilintx, Ramon Artola, Iraola, Arzak, S. Irure, Pepe Artola, Segundo Kalonje eta abar, oietako batzuk Donostian jaioak ez izanagatik, bizitzarik geiena bertan egin zutelako. Matxain 1963-an asi zan bertso jartzen, eta ogei ta amar urtean etzuan langintza ori eskutik utzi, bitarte ortan eunka eta eunka bertso papereratuz. Beraren bertso-bilduma eskeintzen diogu gaur irakurleari. Ez da agian oso-osoa izango; baiña bai ala izan degun osoena. Ia milla eta berreun bertso dituana. Aietear ura bertso-jartzaille bikaiña zan. Bertsogintza dotorea eta euskera garbia zuan. Gizatasunez jantzitako saillak eskeintzen zizkigun, oso gai ezberdiñak erabiliz eta garai artako testigantza egiñez. Ala, bertso-bilduma au orduko gizartearen ispillu edo kronika biurtzen zaigu. Gaurko liburu au, gizon umil eta alai, biotz oneko eta leial bati zor digoun altxorra da, beraz.

Zerrenda:
Egile nagusia: Matxain, Manuel (1916-1999)
Egilea(k): Zabala, Antonio (1928-2009)
Argitaratua: Oiartzun : Sendoa, L.G. 2002
Bilduma: Auspoa Liburutegia (Sendoa) ; 277
Gaia:
Generoa / Forma: Poesia
Baliabide digitalak
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P MAT ust Eskuragarri  Maileguan eskatu 1021757