Azala
Liburua Eskuragarri

Ondaretzat gorrotoa [Interneteko baliabidea] / Salbador Zapirain "Ataño"

Ona emen beste nobela bat, Ataño asperteziña zanaren lumatik sortua. Aitonen bati entzundako kontakizun batez baliatu dala esaten digu berak. Aotik aorako tradizio zaar bat da, beraz, liburu onen barruko muiña. Bi famili elkarrekin asarre bizi dira. Orixe da beren aurrekoengandik jaso dutena. Ondaretzat gorrotoa, alegia. Ez al da orixe izan, zoritxarrez, euskal etxe askotan gertatu izan dana? Gure alderdi beltz ori agertzen du liburu onek. Asarre eta gorroto oiek bukaera txarra izango zuten geinetan. Gizaldiz gizaldi, burua leengo lepotik zutela biziak eta illak izango dira olako famili asko eta asko. Atañok, ordea, ez du bere kontakizuna orrela amaitu nai, irakurlea ea goibeltzearren-edo. Bere bi famili oien artu-emanak zorrozten eta garrazten badijoaz ere, azkenean, Jaunari eskerrak, adiskidetu egiten dira. Ala, liburu au pakearen aldeko oiu indartsu bat degula esan genezake.

Zerrenda:
Egile nagusia: Ataño (1912-2000)
Argitaratua: Oiartzun : Sendoa, L.G. 2000
Bilduma: Auspoa Liburutegia (Sendoa) ; 267
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N ZAP ond Eskuragarri  Maileguan eskatu 1021747