Azala
Liburua Eskuragarri

Loreak udan intza bezela / Segundo Kalonje

Liburu au Segundo Kalonje (1910-1986) zanaren bertso-bilduma da.Orain ogeitabost bat urte, bertso-jartzailleak frutu berri mardulez bete zuten bertsolaritzaren zugaitz zaarra. Egunkari eta aldizkarietan arkitu zuten ortarako bide erosoa, garai batean bertso-paperetan bezelaxe. Sail ugariak urte aietan plazaratu ziranak;jartzaille egoki asko orduan agertu zana. Oietakoa degu Kalonje: iturri garbi eta bizia arena; bertso ongi neurtua, puntu dotorea, etorri oparoa, euskera jatorra; bertsolari ¡marren maitalea: Xenpelar, Otaño, Txirrita ... Bai bere denborakoena ere: Xalbador, Uztapide, Basarri, Lasarte ...Baiña iñor danen buru jartzekotan, Bilintx bereziko zuana. Gaztetandik, "loreak udan intza bezela" edan zituan Segundok aren bertsoak; bai beraren jarraitzaille txintxoa geroztik izan ere. Ortik liburu onen izenburua, Donostiako bi bertsolari maitagarriauek betiko uztartu nai dituana.

Zerrenda:
Egile nagusia: Kalonje, Segundo (1910-1986)
Argitaratua: Oiartzun : Sendoa, L.G. 1998
Bilduma: Auspoa Liburutegia (Sendoa) ; 255
Generoa / Forma: Poesia
Baliabide digitalak
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P KAL lor Eskuragarri  Maileguan eskatu 1021734