Hiri-hazkunde motak / Manuel de Solà-Morales i Rubió ; [itzultzailea, Elhuyar Fundazioa, Itziar Iza, Idoia Santamaria ; hizkuntza-begiralea Iñigo Roque Eguzkitza ; begirale teknikoa, Bixente Taberna Irazoki]
Bartzelonako Goi Mailako Arkitektura Eskola Teknikoko (ETSABeko) Hirigintza eta Lurralde Antolamendu Sailari atxikitako ikerketa-zentroa da Bartzelonako Hirigintza Laborategia (Laboratori d'Urbanisme). 1968an sortu zen, eta Manuel de Solà-Morales irakasleak zuzentzen du. Hirigintza Saileko hainbat irakaslek parte hartu du laborategian, eta, lan batzuetan, kanpoko irakasleek ere bai. Hauek dira laborategian lantzen diren gai nagusiak: hiri-hazkunde motak eta hiri-morfologia motak; Bartzelonaren XX. mendeko garapena; hirigintzaren irakaskuntza mundu osoan; hiri-proiektuen teoria eta praktika; UR: Urbanismo Revista argitaratzea 1985az geroztik, eta hirietako hirigintzari buruzko masterrak (1991-1995). Hirigintza I irakasgaiko Hiri-hazkunde motak ikastaroaren programa, 1971-1972 ikasturtean landu zen lehenengoz, eta hiria aztertzeko ikuspegi berria eta berariazko estiloa planteatu zituen. Programaren arabera, teoriaren funtsezko osagaiak dira hiriko forma fisikoen arteko erlazioen azterketa, forma horien gizarte- eta ekonomia-edukien eragina, hiri-elementuen azterketa (elementu horiek forma unitate gisa hartuta: eraikin tipoak, partzelak, kaleak eta azpiegiturak), jarduketa-mekanismoak, eraikuntza, jabetza, erabilera eta eraldaketa denboran zehar. Proiektatutako hiri-formen teoria da, eta horren arabera, hazkunde motak dira hiriaren osaera ulertzeko ardatz nagusiak. Gaztelaniazko edizioan garaiko ikerketa-lanak laburbiltzen zituzten idazlan batzuk erantsi ziren, jatorrizk...
Deskribapen osoa
Zerrenda: