Azala
Liburua Eskuragarri

Sexu-informaziorako nire lehen ipuina : Bolatxo eta Buztantxoren abentura miresgarria : Haur Hezkuntza / egilea, Jose Luis García ; marrazkiak, Pilarín Bayés ; itzulpena, Gurutze Larrea

Liburu hau material didaktikoen programa zabal baten zatia da. Programa honek izen hau du: "Etxean eta eskolan sexu-informazioa emateko gida praktikoa", eta liburuz, diapositibaz eta bideoz osaturik dago, besteak beste. Programarne egilea Jose Luis Garcia da eta lagun ugari izan ditu berau egiteko. Sari eta aipamen asko jaso ditu lan honek. Programa zabal honek arlo ezberdinak ditu, guraso, ikasle eta batez ere neska-mutilentzat. Ipuin honekin guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa bultzatu nahi da, sexu gaien inguruan, honetaz lehenbahilehen lasai eta normaltasunez aritzeko. Beraz, elkarlanean irakurri eta lantzeko liburua da. Era berean, ipuinak erantzuna eman nahi dio haur guztiek egin ohi duten lehenengo galderetako bati: nondik nator? Beltzez datozen hitzak liburu bukaerako hiztegian datoz azalduta. Hiru protagonista daude ipuin honetan: Bolatxo, Buztantxo eta Mezularia (obulua, espermatozoidea eta hormona, hurrenez hurren), programa osoan irakurlearen bidelagun bihurtuko direnak. Horrela, ugalketan zeregina duten zelulenganako eta sortzen dituzten organoenganako jarrera baikorra zabaldu nahi da irakurleen artean.

Zerrenda:
Egile nagusia: García Fernández, José Luis
Erakunde egilea: Gipuzkoako Ikastolen Elkartea
Egilea(k): Bayés, Pilarin ; Larrea, Gurutze
Argitaratua: Donostia : Elkar ; GIE, L.G. 1994
Bilduma: Sexu-informazioa (Elkar-GIE)
Hezkuntza-etapa: Haur Hezkuntza (HH)
Gaia:
Generoa / Forma: EIMAk onetsitako materialak
Curriculumeko baliabideak
Ipuinak
Haur eta Gazteentzako Literatura
Adina / Maila: Haur Hezkuntza, 6 urte arte
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur Hezkuntza I HH SEX 9 94 Eskuragarri  Maileguan eskatu 1020347