Esne-bidea : (gure galaxia) / [testugilea] Jesus Arregi
Gure galaxia (Esne-Bide deritzona) da urte askotan zehar astronomiako ikasketetan aritutako Jesus Arregi irakasleak ikasgai hartu duena, astronomiaren ibilbide anitz eta liluragarriak irakurleari azaltzeko. Unibertsoan miloika galaxia daude, baina horien artean azterketa sakona hurbilenean bakarrik burutzeko aukera izan dugu, Esne-Bidean hain zuzen.Liburu honetan 200.000 milioi izarrez osaturiko egitura erraldoi horretan murgiltzeko aukera izango dugu. Planeten sorrera eta garapena, eta Eguzki-sistematik kanpo une honetan bertan sortzen ari diren planeta gazteak; izarrarteko gas eta hautsezko hodeietan bizi organikoa sortzeko ematen diren mekanismoak; gure Eguzki-sistema bezain handiak eta hiltzear dauden izar erraldoien jokabide bereziak; kolapsaturiko izarren kondarrak eta zulo beltz bihurtutako aspiradore kosmikoak; milaka izarrez osaturiko kumulu globularren bizi zaharra eta eboluzio berezia; erritmikoki (arnasa izango balute bezala) aldatzen diren izar cepheidak; eta beste misterio zientifiko ezin ernagarriagoak aurkituko dituzu liburu preziatu honen orrialdeetan.
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
Donostia
: Gaiak,
L.G. 1996
|
Bilduma: |
Zientzia eta Natura (Gaiak)
; 19 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
EIMAk onetsitako materialak
Monografiak |