Argumentu isilak eta hizkuntz aldakortasuna / Maia Duguine Haristoy
Euskaraz, nik zu ikusi zaitut, esan dezakegu edo berdin-berdin ikusi zaitut. Hots, perpauseko argumentuak (subjektua, osagarri zuzena, etab.) isil ditzakegu. Beste hizkuntza batzuetan, ordea, ingelesez adibidez, I saw you esan dezakegu, baina saw gisako perpausak, I eta you argumentuak isilduta, ez dira gramatikalak. Munduko hizkuntzek argumentuak isiltzeko duten gaitasuna da aztergai monografia honetan: zergatik den posible hizkuntza batzuetan eta zergatik ezinezkoa besteetan. Euskarari toki berezia egiten badio ere, hizkuntza sorta zabalean oinarritzen da lana, eta mota askotako egiturak aztertzen ditu. Horrela, datu multzo zabal batean oinarrituz, eta pausoz pauso aurreratuz, Maia Duguinek argudiatzen du ezen argumentu-isiltzea kasuak eta komunztadurak arautzen dutela, isiltzea bera elipsi mota bat dela proposatuz. Ikerlan original hau Filologian eta Hizkuntzalaritzan interesa daukaten guztiei zuzendua dago.
Egile nagusia: | |
---|---|
Erakunde egilea: | |
Argitaratua: |
Bilbo :
Udako Euskal Unibertsitatea,
L.G. 2010
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Monografiak |
Loturak: |
Deskargatu liburuaren bertsio digitala argitaratzailearen webgunean (PDF) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | 811.361'367.5 DUG arg | Eskuragarri Maileguan eskatu | 1019261 |