Azala
Liburua Eskuragarri

Sagua, eulia eta gizakia / François Jacob ; itzultzailea, Juan Garzia Garmendia ; zuzenketak, Amaia Lasheras Perez]

Genetika-lanen sorreraz, bilakabideaz eta etorkizunaz mintzo zaigu François Jacob: «Molekulak, ugalketa eta eboluzioaren brikolajea ditugu hemen hizpide. Ikusiko dugu, orobat, nola diharduten biologoek, nola heltzen dioten ederrari eta egiari, ongiari eta gaizkiari». Genetikaren inguruko azalpen apainen haritik, ordea, munduko gatazka bizien erdira dakar Jacob-ek zientzia. Leporatu ohi zaion hoztasun eta urruntasunetik, giza auzien plazara datorkigu jakintza. Izan ere, hankaz gora jarri ditu aurrerapenak gizartearen hainbat sineste eta balio oso sustraitu, baina gainazpikatze horrek ez du esan nahi, Jacob-en ustez, elkarren aurka daudenik zientziaren aurrerabidea eta giza jokaera zintzoa: «Gizadiaren arrisku nagusia ez da jakintzaren garapena, ezjakintasuna baizik». Arriskuak arrisku eta mamuak mamu, diosku, ezaguera eta gizatasuna ezkontzetik etorriko dira gizarteak aurrerantzean beharko dituen balioak, mundu-ikuskera berri bati egokituak. «Nahaste ikaragarri bat gara: azido nukleikoak eta oroitzapenak, desirak eta proteinak ditugu osagai. Amaitzear den mendea biziki arduratu da azido nukleikoez eta proteinez. Datorrenak oroitzapenei eta desirei helduko die. Gai izango ote da auziok ebazteko?»

Zerrenda:
Egile nagusia: Jacob, François (1920-2013)
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Egilea(k): Garzia Garmendia, Juan ; Lasheras, Amaia ; García Garmendia, Juan ; Garzia Garmendia, J. ; Gartzia Garmendia, Juan
Argitaratua: [Bilbo] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2004
Bilduma: ZIO, Zientzia Irakurle Ororentzat (EHU) ; 2
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 575(035) JAC sag Eskuragarri  Maileguan eskatu 1018249