Joan-etorria [Interneteko baliabidea - Webgunea] : [Euskal herritarrak munduan, kanpotarrak Euskal Herrian] / diseinua eta programazioa, Studiodogma
Aurkezten den baliabide didaktiko hau munduaren eta Euskal Herriaren historiaren ikuspegi ezberdinak esploratzaileen begietatik ezagutu eta ikertzeko langaia da. Gaia lantzeko, Internet bidezko nabigazioa eta mapa jantzi eta erakargarriak izango ditu bidelagun ikasleak. Horrela, edukiez jabetu, proposaturiko jarduerak egin eta ikerlana zuzen osatzeko gauza izango da. Historia, Geografia, Etnografia eta irudien alorretarako prestatu den ikasmaterialaren bereizgarri nagusiak, bestalde, hauek dira: batetik, irakasle-ikasleek landu beharreko edukiekin uztartua egotea; bestetik, ohiko klaseetan teknologia berrien erabilera bultzatzea. Edukiak 2 atal nagusitan daude banaturik: 1. Euskal herritarrak munduan: bost bidaiari agertuko dira; bakoitzaren ikonoan klikatu ondoren, beste hiru ikono agertuko dira: bidaia, biografia eta idatziak. Jarduera eta loturen bidez, edukiak lantzeko eta ikertzeko aukera eskainiko da. 2. Kanpotarrak Euskal Herrian: bost bidaiari agertuko dira; bakoitzaren ikonoan klikatu ondoren, beste hiru ikono agertuko dira: bidaia, biografia eta idatziak. Jarduera eta loturen bidez, edukiak lantzeko eta ikertzeko aukera eskainiko da.
Argitaratua: |
Donostia :
Studiodogma,
2010
|
---|---|
Hezkuntza-etapa: |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) |
Ikasgaia: |
Geografia eta Historia |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
EIMAk onetsitako materialak
Curriculumeko baliabideak Baliabide digitalak Biografiak |
Loturak: |
Joan material honetara Ikus gida didaktikoa |
Adina / Maila: |
DBH, 3. eta 4. mailak |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza | INTERNETEKO BALIABIDEA | 1017879 |