Maldetan sagarrak : euskal gatazka euskal literaturan / Ibon Egaña, Edu Zelaieta (koord.)
"Esaerak sagarra zuhaitzetik gertu erortzen dela badio ere, ez da hori beti egia. Batzuetan sagarrondotik urrun erortzen da sagarra. Batez ere, gurean askotan gertatzen den bezala, arbolak maldan daudenean" dio Harkaitz Canok, eta agian horixe da idaztea, maldan dauden sagarrondoen fruituen xerka aritzea, ziurtasuna eta erosotasuna bainoago eremu labaina berezko duen eremua. Eremu labainkorrean barneratzeko gonbidapena onartu zuten, izan ere, liburu honetan biltzen diren idazle eta kritikariek "Euskal gatazka euskal literaturan" izenburupean Miarritzen 2005eko uztailean egindako ikastaroan parte hartzeko gonbita onartzean. Kizkia eskuan, luma hatz artean, inoiz bainoago maldan zeuden eta dauden sagarren bila abia zitezen zen gonbita. Eta bideak izan zuen fruiturik, bilduma hau horren lekuko. Gatazka eta literatura harremanetan jartzen dituzten hainbat saio aurkituko dituzu liburu honetan, idazleek nahiz kritikariek eginak, ikuspegi pertsonaletik asko, distantziatu eta kritikoagotik beste zenbait. Tabua, konpromisoa, morala, ideologia eta beste hamaika gairen printzak eskainiko dizkizu galderaz eta erantzun ahaleginez betetako liburu honek.
| Erakunde egilea: | |
|---|---|
| Egilea(k): | ; |
| Argitaratua: |
Bilbo :
Udako Euskal Unibertsitatea,
L.G. 2006
|
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Monografiak |
| Loturak: |
Deskargatu liburuaren bertsio digitala argitaratzailearen webgunean (PDF) |


