Azala
Liburua Eskuragarri

TCP/IP sareak [Interneteko baliabidea] / José M Rivadeneyra

Liburu honetan Interneten funtsa den TCP/IP sare-arkitektura eta berari lotutako aplikazioak eta segurtasun-kontuak adierazten dira. Unibertsitate mailako ikastaro baten oinarria izan daiteke, baina euskarazko ertaineko irakaskuntzan ere oso erabilgarria da liburua. Beste alde batetik, bere kabuz ikasi duenarentzat dago idatzita neurri handi batean, eta, beraz, birziklapena edo eguneraketa teknikoa behar duten Informatika eta Telekomunikazioko profesionalentzako ere laguntza handikoa izango da, bereziki testuinguru euskaldunean aritzen direnen kasuan, hiztegiaren aldetik egiten diren ekarpenengatik. Hirugarren argitaraldi honetan edukiak eguneratu eta zabaldu egin dira. TCP/IP taldeko oinarrizko protokoloak (Ipv4, Ipv6, TCP, UDP, ICMP, ARP, NAT, DHCP, OSPF, BGP...), eta Interneten gehien erabiltzen ditugun aplikazioen barruko funtzionamendua azaltzen dira (DNS, posta elektronikoa, web, IP telefonia, P2P aplikazioak), baita sare-segurtasunerako funtsak ere (suhesiak, mugasareak, sinadura eta ziurtagiri digitalak, SSL, Ipsec, VPN...). Laburrean, Interneten barrukoak ulertzeko liburua da hau.

Zerrenda:
Egile nagusia: Rivadeneyra, José Mª
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea , 2009
Edizioa: 3. argit
Bilduma: Buruxkak
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Monografiak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Buruxkak)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 004.7 RIV tcp Eskuragarri  Maileguan eskatu 1014518