Plaka-tektonika : lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria / Arturo Apraiz Atutxa
Gure Lurraren barne-funtzionamendu orokorra ulertarazteko sortutako liburua da. Liburuaren hasieran, Lurraren mekanismoak ulertzeko beharrezkoak diren tresnak eta datuak agertzen dira. Ondoren, plaka-tektonika teoriaren bilakaera historikoa garatzen da, ondo erakutsiz nola teoria zientifiko berriek ordezkatu dituzten teoria zientifiko zaharrak. Liburuaren atal gehienek Lurraren barne-mekanismoek lurrazalean eragindako prozesuak deskribatzen dituzte. Atalok datu orokorrenetatik hasi eta xehetasun handiagoko prozesu eta ereduekin jarraitzen dute, eremu geologiko adierazgarrienen deskribapenekin bukatzeko. Gure planetan gertatzen ari diren prozesu geologiko arruntenak (lurrikarak, sumendiak) non sortzen diren eta sortzeko dauden arrazoiak azaltzen dira liburuan. Era berean, gaur eguneko plaken arteko mugetan gertatzen ari diren prozesu geologiko nagusiak (rift-eremuak, subdukzio-eremuak, kolisioak ) teorikoki deskribatzen dira, adibide praktikoekin uztartuz. Azken batean, Lurra bizirik dagoela eta bere bizi- mekanismoak zeintzuk diren azaldu nahi izan da.
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Erakunde egilea: | |
| Argitaratua: |
Bilbo :
Udako Euskal Unibertsitatea,
L.G. 2005
|
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Monografiak |
| Loturak: |
Deskargatu liburuaren bertsio digitala argitaratzailearen webgunean (PDF) |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Monografia | 551.24 APR pla | Eskuragarri Maileguan eskatu | 1014499 |


