Azala
Liburua Eskuragarri

Londres kartoizkoa da / Unai Elorriaga

"Esaten da Siberian desagertu zela Conrad lehenengo, aitarekin, bortxazko lanak egitera bidali zutenean. Eta aita bera ere desagertu zitzaiola gero, lau urte geroago, tuberkulosia, Siberiatik itzuli zirenean. Eta esaten da, hori esan izan da beti, aita desagertzen denean semea ere desagertzen dela apur bat." Arratsaldero igotzen da Phineas, bere lagunekin, hamazazpigarren teilatura, handik bakarrik ikusten baitira herriko bi sarrerak batera: errepidea eta tren-geltokia. Itxaroten daude, izan ere, uda honetan iritsi beharko lukeen norbaiten zain. Erabat amaitu ez den diktaduraren ondorengo garai lanbrotsuan, krudelkeriaren oroitzapena jaso eta gorde nahi dute pertsonaiek, beren zauriak behingoz ixteko, tiraniaren zerbitzariek zirrikitu guztiak itxirik dituzten arren. Berrikuntza osoa eman dio Elorriagak bere obrari, bai gaiaren, bai idazkeraren aldetik, baina bere erroei eutsiz: itxurazko soiltasun guztiz landua, literatur lana erlojuaren doitasuna duen artefaktua ere izatea, gizon-emakumeen beldur eta sentimendu sakonetara heltzeko gaitasuna.

Zerrenda:
Egile nagusia: Elorriaga, Unai
Argitaratua: Donostia : Elkar, L.G. 2009
Bilduma: Literatura (Elkar) ; 289
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N ELO lon Eskuragarri  Maileguan eskatu 1014404