Ipuinak ez sexistak izateko gida / koordinatzailea, Bea Medrano ; testuak, Aitziber Goitia ... [et al.] ; ilustrazioak, Leire Medrano Asenjo ; Urtxintxa Eskola - Bizkaia
Liburu sorta honek 2-12 urte artekoentzako 25 ipuin ditu. Adin tarte bakoitzeko (2-4, 4-6, 6-8, 8-10,10-12) 5 ipuin. Zer agertzen da bilduma honetan? Ipuinen funtzioak Ipuin sexistak eta ez sexisten desberdintasuna. 25 ipuin gai, pertsonai eta zaindutako irudiekin. Umeen garapenerako aukerak adin tarte bakoitzeko. Umeen genero identifikazioaren garapenaren lanketa. Ipuinek, umeak txiki-txikiak direnetik, heziketarako baliabide ezin hobea eskaintzen digute. Ipuinen bidez umeek mezu desberdinak jasotzen dituzte eta barneko adimen-egituretan eragina izaten dute, beraien inguruan gertatzen diren gauzen irakurketa egiten joateko lagungarri suertatzen direlarik. Umeen literaturak jendarteratze prozesuan duen funtzio argienetarikoa eredu femenino eta maskulinoen igorpena da. Neska-mutilei paper sexualak helarazten zaizkie arrakasta handiz; sexu bakoitzarentzat rol, gaitasun eta portaera batzuk markatuko dituzte. Bilduma honetan ipuinen gaineko alde teorikoa (ipuinen funtzioak, umeen garapena, ipuinetako irudiak..) eta lanketarako adinka sailkatuta 25 ipuinetako fitxak aurkituko dituzue.
Egile korporatiboa(k): | ; |
---|---|
Egilea(k): | ; ; |
Argitaratua: |
[Bilbo]
: Urtxintxa Eskola - Bizkaia : Emaisia Elkartea,
L.G. 2006
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Monografiak
|
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea Argitaletxearen webgunea |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | 82-34(082.2) ipu | Eskuragarri Maileguan eskatu | 1013540 |