Azala
Liburua Eskuragarri

Bizitza homeopatikoak / Xabier Mendiguren

Bat bitan banatzen den bezala, erdi bi eginda dator Xabier Mendigurenen liburu hau: bi ipuin luzez edo, nahiago baduzu, bi nobela laburrez. Lehendabizikoan, Mirande liburu-dendako jabearen uda bateko ametsa harilkatzen du modu komikoan. Opor-ontzi handi batean porturik portu bidaia egin zuen 2002an Greziako uharteetaraino, eta ustekabean Bilbon amaitu zen joan-etorria, Batasuna legez kanpo utzi zutela-eta manifestazio iskanbilatsuan. Bigarrenean, Europako Parlamentuko itzulpen zerbitzuan lanean ari den Mertxeren itzulirik garrantzitsuena kontatzen da. Prostata arazoekin okerrera egin duen aita operatzera doazenean, amak telefonoz deituko dio Bruselara: berrogeita hamar urtean aitaren neskamea izaten aspertu dela eta badoala etxetik!, azkar etortzeko, ez daukala itxaroten egoten asmorik.

Zerrenda:
Egile nagusia: Mendiguren Elizegi, Xabier
Argitaratua: Zarautz : Susa, 2008
Edizioa: 2. ed.
Bilduma: Narratiba (Susa) ; 78
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)