Azala
Liburua Eskuragarri

Aspaldiko lagunen bisita : Susa aldizkariko 25 ipuin / Apailatzailea, Mikel Elorza

Mikel Elorzak apailatu duen bilduma honetan, Susa aldizkarian 1980-1994 urteetan agertu ziren ipuinen artetik aukeratutako hogeita bost dituzu, liburuetan sekula argitaratu gabeak. Ustela eta Pott ondoren, 80etan inoiz baino literatur aldizkari gehiago sortu ziren, idazle askorentzat beren lanen lehen plaza bihurturik. Aldizkariak, ordea, errazago galtzen dira liburuak baino, errazago botatzen dira behintzat zakarretara edo sutara. Litekeena da, beraz, irakurle gehienentzat ahantziak eta are ezezagunak izatea antologia honetara ekarritako narrazioak. Idazle gaur egun goretsien kontakizunak dira batzuk, liburu bakanen egileenak beste batzuk; eta baita literatur libururik argitaratu ez dutenenak ere. Denak gai, asmo, molde eta estiloz ezberdinak.

Zerrenda:
Egilea(k): Elorza, Mikel
Argitaratua: Zarautz ; Iruñea ; Larrabetzu : Susa , 2008
Bilduma: Narratiba (Susa) ; 80
Gaia:
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)