Arranoaren luma / Idoia Fraile Ugalde
“Xakerteko botxüetako arranoa niz. 1859ko bedatsea” irakurri zuen Kattalinek sega-poto baten barrutik papertxo bat atera eta zabaltzean. Trazu baldar hartan Gaxusak inoiz esan gabeko egia zegoen, inoiz aitortu gabeko gorputz sendo lumaduna, zeruan galdu nahi zuen hegalera, amarena ez zen mintzo karraskaria, edo, agian, baita ordura arteko bizimoldea urratzea bilatzen zuen garrasi harro-oldarkorra ere; nolanahi ere, bere ama baino gehiago, lurtarra ez zela adierazten zuena. XIX. mendeko Zuberoako landa eremuan girotutako eleberri honek irakurlea paisaia, hizkera eta ohitura biziz jositako mundu batera eramaten du. Idoia Fraile Ugalderen lehen eleberriak emakumeen bakardadeaz, sutondoan tokia egiteko zailtasunaz, nork bere bidea topatu eta eraikitzeak duen garrantziaz eta denboraren ihesaz dihardu, dramaren gordintasunaren eta iruditeria aberatsaren arteko oreka hunkigarrian
Zerrenda: