Mundu guztiak / Ruben Sánchez Bakaikoa
2046tik heldu zaigu Mundu guztiak, gurera, liburu formatuan, izatez mental-trip gisako artefaktua dugun arren. Zortzi ipuin-bikote hauek Green hiriko Saint Mary Streeteko 7. atarira garamatzate, eta bertan bizi diren auzokideen istorioak ezagutuko ditugu: kontrolerako sistema integratua daraman preso ohia, amaren zaintzari emandako alaba problematikoa, etxea euliz betetzen ari zaien bikotea eta zendutako aitarekin multibertsoan elkartuko den semea, besteak beste. Gero eta gehiago ari gara etorkizunekoak ziruditen egoerak bizitzen, eta, testuinguru horretan, ariketa espekulatiboa egin du “egileak” aita-seme, ama-alaba, bikote eta lagun harreman interpertsonaletan murgilduta. Buruko mikrotxipak, droneak, Adimen Artifizialak, humanoideak eta egunetik egunera errealagoak diren bideo-jokoak erabili ditu mundu bat sortzeko, non, esan gabe doa, mundu guztiak dituen bere gauzatxoak, sekretuak, kezkak… Liburu honetan kabitzen dira mundu horiek guztiak.
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Argitaratua: |
Iruñea :
Txalaparta,
2026
|
| Edizioa: | 1. argit. |
| Bilduma: |
Amaiur (Txalaparta)
|
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
| Sinopsia: | 2046tik heldu zaigu Mundu guztiak, gurera, liburu formatuan, izatez mental-trip gisako artefaktua dugun arren. Zortzi ipuin-bikote hauek Green hiriko Saint Mary Streeteko 7. atarira garamatzate, eta bertan bizi diren auzokideen istorioak ezagutuko ditugu: kontrolerako sistema integratua daraman preso ohia, amaren zaintzari emandako alaba problematikoa, etxea euliz betetzen ari zaien bikotea eta zendutako aitarekin multibertsoan elkartuko den semea, besteak beste. Gero eta gehiago ari gara etorkizunekoak ziruditen egoerak bizitzen, eta, testuinguru horretan, ariketa espekulatiboa egin du “egileak” aita-seme, ama-alaba, bikote eta lagun harreman interpertsonaletan murgilduta. Buruko mikrotxipak, droneak, Adimen Artifizialak, humanoideak eta egunetik egunera errealagoak diren bideo-jokoak erabili ditu mundu bat sortzeko, non, esan gabe doa, mundu guztiak dituen bere gauzatxoak, sekretuak, kezkak… Liburu honetan kabitzen dira mundu horiek guztiak. |
|---|---|
| Finantzaketa: | Liburu honek Eusko Jaurlaritzako kultura eta Hizuntza Politika Sailaren dirulaguntza jaso du. |
| Deskribapen fisikoa: | 167 or. : z.-b. argk. ; 19 cm |
| Sariak: | Ignacio Aldecoa saria 2025 |
| ISBN: | 978-84-10246-96-6 |


