Azala
Liburua Eskuragarri

Utopiaren belaunaldia : / Pepetela ; itzultzailea, Iñigo Roque Eguzkitza

"Utopiaren belaunaldia" Angolaren independentziaren atarian eta ondorengo urteetan hezitako belaunaldi baten ibilbide intimo eta kolektiboa da. Pepetelak Lisboako Ikasleen Etxetik ekialdeko fronteko gerrillara, eta handik gerra zibilaren nahasmenera eta utopiaren hondarretara daramatza bere pertsonaiak –Sara, Aníbal Jakintsu, Malongo eta Vítor Mundial–, eta haien bizitzak beren artean eta beste pertsonaia batzuekin gurutzatzen ditu, herrialde oso baten historia zatikatuaren ispilu gisa. Lau garai nagusitan egituratutako eleberriak idealismoaren sorrera, borrokaren gogortasuna eta askatasunak ekarritako kontraesanak erakusten ditu, itxaropenaren eta porrotaren arteko tentsio etengabean. Gogoeta politikoa eta literatur kontakizuna maisuki uztartzen dituen eleberria da hau, epikarik gabe baina sakontasun handiz idatzia. Pepetelak ez du ez heroirik ez traidorerik marrazten, historiak higatutako pertsonak deskribatzen ditu, beren sinesmenekin eta zalantzekin. Ironiaz, saminez eta une askotan umore tragikoz, Utopiaren belaunaldiak Afrikako eta mundu osoko irakurleei galdera bera luzatzen die: Zer gertatzen da amets kolektiboek errealitatearekin talka egiten dutenean?

Zerrenda:
Egile nagusia: Pepetela
Erakunde egilea: EIZIE
Egilea(k): Roque Eguzkitza, Iñigo
Argitaratua: [Donostia] : [Iruñea] : Erein ; Igela, 2026
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Literatura Unibertsala (Ibaizabal) ; 193
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea (Erein)
Ikus liburuaren aurkezpen-bideoa
Sinopsia:"Utopiaren belaunaldia" Angolaren independentziaren atarian eta ondorengo urteetan hezitako belaunaldi baten ibilbide intimo eta kolektiboa da. Pepetelak Lisboako Ikasleen Etxetik ekialdeko fronteko gerrillara, eta handik gerra zibilaren nahasmenera eta utopiaren hondarretara daramatza bere pertsonaiak –Sara, Aníbal Jakintsu, Malongo eta Vítor Mundial–, eta haien bizitzak beren artean eta beste pertsonaia batzuekin gurutzatzen ditu, herrialde oso baten historia zatikatuaren ispilu gisa. Lau garai nagusitan egituratutako eleberriak idealismoaren sorrera, borrokaren gogortasuna eta askatasunak ekarritako kontraesanak erakusten ditu, itxaropenaren eta porrotaren arteko tentsio etengabean. Gogoeta politikoa eta literatur kontakizuna maisuki uztartzen dituen eleberria da hau, epikarik gabe baina sakontasun handiz idatzia. Pepetelak ez du ez heroirik ez traidorerik marrazten, historiak higatutako pertsonak deskribatzen ditu, beren sinesmenekin eta zalantzekin. Ironiaz, saminez eta une askotan umore tragikoz, Utopiaren belaunaldiak Afrikako eta mundu osoko irakurleei galdera bera luzatzen die: Zer gertatzen da amets kolektiboek errealitatearekin talka egiten dutenean?
Jatorrizko izenburua:A Geracao da Utopia
Finantzaketa:Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntza jaso du
Deskribapen fisikoa:557 or. ; 20 cm
ISBN:978-84-1093-019-3