Bardeetako otsoak edo Santxiko Errota nafar bidelapur famatuaren bizitza, berak kontaturik / Jakes Sarraillet
Sei mende beranduago, Santxikorrotaren (Santxiko Errota egiazko izenez) oroitzapenak oraindik bizirik dirau Bardeako eskualdean. XV. mendeko Nafarroa hegoaldeko herritar arrunta zen Santxiko, euskalduna, errotazaina bere aita bezala eta bere gisako jende xume guziak lez, bizitza sinple, pobre, lantsu eta menderatua ezagutuko zuen zorteak eta bidegabekeriak ez balute besterik erabaki. Aitonseme baten zerga biltzailea hiltzea, ihesa, Tuterako egonaldia, maitasuna, Bardea beltzeko ikazkinekilako bizitza, bidelapurrekin batzea, haien bizi mugitu eta arriskutsuaren gorabeherak, askatasun sentimentu ederra, esperantzaz betetako bihotza, handikien harropuzkeria, bukaera tragikoa. Hauek guziak nobela epiko baten osagaiak dira ezta? Egia erran, gehienak asmatuak dira... baina, irakurle, nirekin bat etorriko zara, pertsonaiak merezi zuen! Ikusiko duzun bezala, kontakizun laburra eta erraza egin nahi izan dut, irakur erraztasunak ziurtasuna eta plazera sortzen dituelako. Eta hau da euskaldunok maite eta behar duguna...
| Egile nagusia: | Sarraillet, Jakes (1959-) |
|---|---|
| Argitaratua: |
[Angelu] :
Zortziko,
L.G. 2025
|
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
Saiakerak Biografiak |
Antzeko izenburuak
-
Pello Errota : Pedro Elizegi Maiz (1840-1919) / Antonio Zavala (Bizitzaren egille eta bertsoen biltzaille)
nork: Errota, Pello (1840-1919)
Argitaratua: (1992) -
Janpierra Lexardoarteren bizitzea edo Basabürüaren trajeria / Jakes Sarraillet
nork: Sarraillet, Jakes (1959-)
Argitaratua: (2018) -
Pello Errotaren bizitza : bere alabak kontatua / Mikela Elicegui, Antonio Zavala
nork: Elizegi, Mikela (1869-1967)
Argitaratua: (1964) -
Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua / Mikela Elizegi ; [biltzailea] Antonio Zavala ; [hitzaurrea, Bernardo Atxaga (edizio honetakoa), Antonio Zavala (aurrekoa, 1963koa) ; egokitzapena, Asun Garikano ; edizio-lanak, Pello Esnal ; irudiak, Xabier Sagasta]
nork: Elizegi, Mikela (1869-1967)
Argitaratua: (2016) -
Otsoak / testua, Laurence Ottenheimer ; irudiak, Banoît Charles ; [itzulpena, Joxe Antonio Sarasola]
nork: Ottenheimer, Laurence
Argitaratua: (2002)


