Azala
Liburua Eskuragarri

Mirande : herriminez, ezin-minez / Mikel Soto Nolasco

Mirande euskal literaturaren berritzailea, Mirande nazia, Mirande esteta sentibera, Mirande pederasta, Mirande poeta jeniala, Mirande arrazista, Mirande druida zelta eta euskal hitzen alkimista, poliglota autodidakta eta amazulo alkoholizatua, misteriotsua eta minbera, adeitsu eta probokatzailea... Zer dugu Miranderen alde? Zer dugu Miranderen kontra? Bereiz al daitezke bata eta bestea? Bereiz al daitezke pertsona eta obra? Ba al daukagu gutxieneko ezagutzarik, gaitasunik, gogorik bai artistaren bai artelanaren azterketa neurtu eta objektibo bat egiteko? Asko idatzi da Miranderi buruz, baina ia dena da ote, omen, bide... Idazle paristar-zuberotarraren heriotzatik 50 urte igarota eta jaiotzaren mendeurrenean, Mikel Sotok inoizko ikerketa sakon eta zabalena egin du, Miranderen bizitza, sorkuntza-lanak, harremanak, ideologia, nortasuna, kontraesanak eta eritasunak arakatzeko eta argi-ilunak xeheki erakusteko. Haren idazlanak miatu ditu horretarako (poema, ipuin, eleberri, artikulu eta gutun pribatuak), haren bizitzaz dakigun guztia bildu, orain arte aztertu ez diren iturrietara jo (argitalpen bretoiak eta zeltak, nazioarteko hogei bat artxibo, CIAkoak eta Frantziako zerbitzu sekretuenak barne), profil psikologiko baterako proposamena elaboratu eta ikerbide berriak eskaini. Horrela aurkitu ditu lekukotasun berriak, argazki ezezagunak, testu ineditoak. Historialari zorrotz baten zientifikotasunez bezainbat maitale sutsu baten pasioz. Beste askori barkatzen dizkiogunak Miranderi...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Soto, Mikel
Argitaratua: Aduna : Elkar, L.G. 2025
Bilduma: Lekuko (Elkar) ; 43
Gaia:
Generoa / Forma: Saiakerak
Biografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea