Azala
Liburua Eskuragarri

Moebiusen ertzak / Garazi Kamio

Angela izan zen jaio zenean, XX. mendearen erdian, herri koskortu batean; barruko mugak apurtuz eta kanpoko hesiak gaindituz Angel izatera igaro zen, hirira ihes eginda, eta urte luzez bizi izan zen horrela; zahartzean, baina, gaixotasunek familiaren abaro estura itzularaziko dute, eta Angela bihurtu beharko du, ostera ere. Transexualitatea eta zahartzaroa gurutzatzen dituen istorio honekin irabazi du Garazi Kamiok Kutxa Fundazioaren eleberri saria. Bizitza hanka-puntetan igaro duten pertsona batzuen epika apala, tragedia ilunik gabeko drama, malko errazik gabeko hunkiduraz kontatua. Moebius zinta baten antzera, ertzak leunduak dituena eta alde kontrajarririk ez.

Zerrenda:
Egile nagusia: Kamio Anduaga, Garazi
Egilea(k): Lopez Las Heras, Gema
Argitaratua: Aduna : Elkar, L.G. 2025
Bilduma: Literatura (Elkar) ; 441
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea