Azala
Liburua Eskuragarri

Txerriak eta loreak / Jon Arretxe

Azken urteotan Touréren sagan zentratuta egon ondoren, guztiz bestelako nobela beltza dakarkigu oraingo honetan Jon Arretxek. Hiri handietako lunpen guneak alde batera utzita, egileak fabulatu duen trama berria bera bizi izandako hiru herrietan garatuko da: Basaurin, Gasteizen eta Arbizun. Eta etorkin, etxegabe, prostituta edo bestelako biztanle zaurgarrien ordez, negozio aitorrezinetan diharduten bertoko aberats eskrupulugabeek hartuko dute protagonismoa. Arbizuko hestebete-lantegi batean gertatzen den txistor lapurreta misteriotsua da abiapuntua, eta hortik aurrera umore klabean idatzitako trama beltza dator, oso beltza, erritmo bizikoa, elkarrizketa ugarikoa, «tarantinoar» estetikakoa. "Txerriak eta loreak" ezohiko nobela da, laburra eta pertsonaia bereziez hornitua: Zuriñe Ruiz de Gordoa gasteiztar mandatugile bitxia, Gabriel Abrisketa basauriar enpresari ustela, Fermin Bakaikoa arbizuar txistorgile iluna... Harridura, dibertimendua eta ustekabeak ziurtatuta daude.

Zerrenda:
Egile nagusia: Arretxe, Jon
Argitaratua: Donostia : Erein, 2025
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Uzta gorria (Erein) ; 40
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea