Azala
Liburua Mailegatua

Espekulazioak / Arrate Egaña

Ipuin-liburu honetan ez dago mamurik, baina gauzak ez doaz guztiz ondo. Istorio hauetan egunerokotasun nahasia agertuko zaio irakurleari; elementu fantastikoek desitxuratuko dute errealitatea istant batean. Unibertso honetan, pertsonaia guztiak dira ongi etorriak: saguei higuina dien zientzia ikerlaria, estralurtar arrosak ezagutu dituen gaztea, Mexikoko presondegi batean agertutako dokumentu bitxiak aztertuko dituen euskalduna, tabernako bezeroen elkarrizketak nahigabe entzuten dituen zerbitzaria, erlikiak aurkitzen dituen emakume-santa boteretsua, auskalo zeretik iheska doan korrikalaria, eta mendeku bila dabilen emakume taldea. Zazpi kontakizunek osatzen dute "Espekulazioak". Arrate Egañak, bere estilo garbi, arin eta zuzenez, eta irudimena bidelagun, ipuin-sorta bitxia bezain erakargarria aurkeztu digu. Ohiko bere fikzioa koska bat gehiago estutu du oraingoan.

Zerrenda:
Egile nagusia: Egaña, Arrate
Argitaratua: Donostia : Erein, 2025
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Narratiba (Erein) ; 162
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N EGA esp Mailegatua  Maileguan eskatu EK25110078