Azala
Liburua Eskuragarri

Adarbakoitzaren oinatza : Tuterako ipuin eta elezaharrak / Xabier Urzante ; marrazkiak, Luis Martorell eta Alberto Sola

Jende mota eta kultura asko bildu zituen lurra da Nafarroa. Mairuek, juduek, kristauek, euskaldunek... zapaldu zuten Tutera inguruko zelai zabala. Hango bazterrak mintzatuko balira, zenbat hizkuntza oihartzun bertako istorio samurretan! Zein ederki hitzeginarazi dien "Adarbakoitzaren oinatzak" elkarren ondoan bizi izan ziren jende desberdin horiei. Adarbakoitzak aditzera ematen du bizitza, sortzetik hasi eta zendu arte, behin bakarrik gozatzen den gauza dela. Bakarra da, aberearen adarra bezala. Adarbakoitzaren gorputz zuria haurraren gogo eta oroimen xahua da, eguneroko gauzarik arruntenak ere begi berri eta harrituekin ikusteko behar duguna. Dudarik gabe, euskaldunoi falta zitzaigun "mila gau eta beste bat" zoragarria dugu, euskaldunon begi eta belarriekin, senide zaharrena dugun Nafarroan jasoa.

Zerrenda:
Egile nagusia: Urzante, Xabier
Egilea(k): Martorell, Luis ; Sola, Alberto
Argitaratua: Donostia : Erein, L.G. 1995
Bilduma: Auskalo (Erein) ; 41
Gaia:
Generoa / Forma: Haur eta Gazteentzako Literatura
Eleberriak
Adina / Maila: 14 urtetik aurrera (horia)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur eta gazteentzako narratiba N URZ ada Eskuragarri  Maileguan eskatu EK25110055