Azala
Liburua Eskuragarri

Handitan nahi dudana izango naiz__ eta puntu__ eta izar / testua, Vanesa de la Puente Blanco ; marrazkiak, Fernando Alonso Polanco

Izarok argi dauka handitan zer izan nahi duen, eta ilusioz beterik kontatzen du eskolan. Nola erreakzionatzen dute bere gelakideek? Ba al dago neskentzako soilik den lanik eta mutilentzako soilik den lanik? Bidaia magiko batek erakutsiko dio ametsek ez dutela mugarik eta lanbideek ez dutela generorik. Eta zuk, zer izan nahi duzu handitan? Izarok, denboran eta espazioan zeharreko bidaia magiko baten bitartez, aeronautikako hiru emakume erreal eta erreferente ezagutuko ditu. Abentura apartak eta estralurtarrak biziko ditu haiekin. Auskalo! Agian gainontzeko gizakiok ezagutzen ez dugun zerbait ere aurkituko du. Ausartuko zara Izarorekin bidaiatzera? "Handitan nahi dudana izango naiz... eta puntu eta izar" nesken eta mutilen arteko berdintasuna sustatzen duen haurrentzako eleberri ilustratua da, genero-estereotipoen oztopoak hautsiz; ezerk ez inork ezin dituela gure ametsak mugatu erakutsiz. Testuak eta irudiek balioan jartzen dute hezkuntzak familietan eta ikastetxeetan duen garrantzia. Horrez gain, besteen errespetua eta ingurumenaren zainketa sustatzen dituzte. Berdintasuna, hezkuntza, STEAM diziplinak, ahalegina, ilusioa eta sormena dira, besteak beste, ipuin honen oinarriak. Istorio honetan, zure izena edozein dela ere, zu ere Izaro zara.

Zerrenda:
Egile nagusia: Puente Blanco, Vanesa de la
Egilea(k): Alonso Polanco, Fernando
Argitaratua: [S.l.] : Vanesa de la Puente Blanco, [2023]
Gaia:
Generoa / Forma: Haur eta Gazteentzako Literatura
Eleberriak
Adina / Maila: 8-12 urte (gorria)

Antzeko izenburuak